ZER ZENBAKI DIRA?

2013-10-31 - Egilea: Anónimo
Liburuko 22.orrialdea


4.ZER ZENBAKI DIRA?


2^48 - 1 zenbakia 60 eta 70 artean dauden bi zenbakirekin zatitu daiteke zehatz.

Zein dira zenbaki horien?

Erabili: a^2n - 1 = (a^n + 1) (a^n - 1) propietatea.





Legatza eta antxoaren prezioa

Egilea: Anónimo
A Galdera.
Arrain-saltzaile batek aste jakin bateko asteartean 96 kg legatza eta 130 kg antxoa erosi zituen, orotara 1836 euro ordaindu zituelarik. 
Hurrengo asteazkenean, behi eroen efektua dela eta, legatzaren prezioa ehuneko 20a igo zen eta antxoarena ehuneko 30a. Egun horretan 40 kg legatza eta 50 kg antxoa erosi zituen, orotara 918 euro ordaindu zituelarik. 
Nahikoa al dira aurreko datuak astearteko legatza eta antxoaren prezioak kalkulatu ahal izateko? 
Erantzuna baiezkoa izatekotan prezioak kalkulatu, ezezkoa izatekotan argudiatu zergatik ezin den kalkulu hori egin.
(2001. Ekaina A)

Zigiluen Salmenta

2013-10-24 - Egilea: Anónimo

Pertsona batek zigilu-sorta baten salmentaren truke 5,27 euro lortu ditu. Zigilu guztiak balio
berekoak dira eta bakoitzaren prezioa hogei zentimo baino txikiagoa da. Zenbat zigilu saldu
ditu? Zein da zigilu bakoitzaren prezioa? (EKAINA 2006 B)




Erantzuna

EDURNE UGARRIZA

ONDOZ ONDOKO OSOAK

2013-10-21 - Egilea: Anónimo
Ondoz ondoko lau zenbaki osoren arteko biderkadura 7 590 024 da.
Zein dira zenbaki horiek?



Liburuko 22.orrialdeko 2.ariketa


AMAIA GARRIGA LARIZGOITIA

2013-2014 ikasurterako.

2013-10-12 - Egilea: Alazne Zarate G
Aurton ere hautaprobetako buruketak, blog honen bidez landuko ditugu. Jarraitu beharrekoa eskema sarrera bakoitzean, hau izango da.

  • Sarreraren titulua buruketaren testu inguruarekin erlazionaturikoa, goian kokaturita.
  • Irudia buruketaren testu inguruarekin erlazionaturikoa eta ez ahaztu irudiaren jatorria jartzea.
  • Buruketaren testua.
  • Iturria, nondik hartu dugun.
  • Etiketa bat edo gehiago izan beharko ditu, aukeratu daudenen artean edo zuk sortu.
  • Erantzuna, aparteko toki batean, bai iruzkin moduan edo linkatuta zure G. Driverekin (dokumentua, kalkulu orria, aurkezpena...)
jatorria

Beste alde batetik konbidatzen dizuet zuen kiden sarreraretan zuen iritzia edota bide desberdinak buruketa ebazteko gehitzera.

Buruketak lantzeko era hau espero dut erakargarria izanez gain erabiligarria izatea zuen probak prestatzeko.

Ebaluatzeko, kontuan izango da goian aipatzen diren puntu bakoitza betetzen den ala ez.