2013-11-08 - Egilea: Anónimo

Saskibaloi Torneoa


Saskibaloiko txapelketa batean 14 taldek parte hartu dute. Denek denen kontra jokatu
dute joan-etorriko txandan.
a) Zenbat partida jokatu dira guztira?
b) Talde-kopurua N balitz, zenbat partida jokatuko lirateke?






Iker Camino
 2011ko ezohiko B

Merkataria

2013-11-07 - Egilea: Anónimo

Merkatari batek kafea saltzen du 2 euro eta 75 zentimotan kiloa. Merkatariak bi motatako gastuak ditu, merkantziaren garraioa eta herri-ogasunari ordaindu beharreko zerga bat. Saltzen duen kilo bakoitzeko, garraioaren gastoa 25 zentimokoa da. Herri-ogasunari ordaiundu beharreko euro-kopuruakalkulatzeko, saldutako kilo-kopuruaren karratua zati 1200 egin behar da. Aurreko datuekin kalkulatu merkatariak saldu behar duen kilo-kopurua irabazia maximoa izan dadin, eta kalkulatu irabazi maximo hori.


RAÚL GORGOJO
2010 UZTAILA AUKERA A

SOLUZIOA

TRANGULUAREN AZALERA

2013-11-05 - Egilea: Anónimo
Triangelu baten oinarria %10a handitzen bada eta altuera%10a txikitzen bada, azalera aldatuko al da? Erantzuna baiezkoa izatekotan handitze- edo gutxitze-ehunekoa adierazi.
ADRIAN MENCIA
2006ko EKAINEKO A

ALDATS GORA,ALDATS BEHERA

Egilea: Anónimo
ALDATS GORA ALDATS BEHERA



Korrikalari batek 4km/h-ko abiaduran igo du muino bat.


Zenbateko abiaduran jaitsi beharko du batez besteko abiadura 7km/h-koa izan nahi badu?


Buruketa egin ondoren begiratu
ERANTZUNA

Matematika liburuko 22 orrialdea
6. ariketa

Txanponak

2013-11-04 - Egilea: Anónimo
2003 EKAINA
Poltsa batean bi motatako txanponak daude. Bost zentimokoak eta bi zentimokoak, guztira 42 txanpon daudela eta guztien balioa 1,74 euro dela jakina da. Mota bakoitzeko zenbat txanpon dago?

Jatetxean bazkaltzen

2013-11-03 - Egilea: Anónimo
Zenbait lagunek menu bera jan dute eta, guztira, 60 euro ordaindu behar dute. Lagunetatik bik dirurik ez dutenez, besteen artean gonbidatuko dituzte. Ondorioz, bakoitzak eman beharreko diru kopurua 8 eurotan handituko da. Zenbat lagun dira? Zein da menu bakoitzaren prezioa?


2009ko ekaina, A eredua
Naia Urrutikoetxea

Erantzuna

2 TXALUPA

2013-11-01 - Egilea: Anónimo
Bi txalupa aldi berean eta toki berdinetik atera dira, bata Iparralderantz 120 kilometro orduko abiadurarekin eta bestea Ekialderantz 64 kilometro orduko abiadurarekin. Zazpi minutu eta erdi beranduago, zein da bi txalupen arteko distantzia?



2007KO EKAINA

Ainara Garcia Uriarte

Bi txori arrainaren bila

Egilea: Anónimo

20 metroko zabalera duen ibai baten ertzetan palmera bana dago aurrez aurre. Palmera baten altuera 12 metrokoa da eta bestearena 8 metrokoa. Palmera bakoitzaren puntan txori bana dago eta biek arrain bera ikusi dute uretan. Bi txoriak momentu berean eta abiadura berdinarekin arrainarengana zuzentzen dira eta biek batera harrapatzen dute. Palmera bakoitzaren oinarritik zein distantziara zegoen arraina?

         


2001eko ekaina, B eredua


Laguntza

Matixa Maia