Legatza eta antxoaren prezioa

2013-10-29 - Egilea: Anónimo
A Galdera.
Arrain-saltzaile batek aste jakin bateko asteartean 96 kg legatza eta 130 kg antxoa erosi zituen, orotara 1836 euro ordaindu zituelarik. 
Hurrengo asteazkenean, behi eroen efektua dela eta, legatzaren prezioa ehuneko 20a igo zen eta antxoarena ehuneko 30a. Egun horretan 40 kg legatza eta 50 kg antxoa erosi zituen, orotara 918 euro ordaindu zituelarik. 
Nahikoa al dira aurreko datuak astearteko legatza eta antxoaren prezioak kalkulatu ahal izateko? 
Erantzuna baiezkoa izatekotan prezioak kalkulatu, ezezkoa izatekotan argudiatu zergatik ezin den kalkulu hori egin.
(2001. Ekaina A)