Bi txori arrainaren bila

2013-11-01 - Egilea: Anónimo

20 metroko zabalera duen ibai baten ertzetan palmera bana dago aurrez aurre. Palmera baten altuera 12 metrokoa da eta bestearena 8 metrokoa. Palmera bakoitzaren puntan txori bana dago eta biek arrain bera ikusi dute uretan. Bi txoriak momentu berean eta abiadura berdinarekin arrainarengana zuzentzen dira eta biek batera harrapatzen dute. Palmera bakoitzaren oinarritik zein distantziara zegoen arraina?

         


2001eko ekaina, B eredua


Laguntza

Matixa Maia